XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hau agindu ondoren, ezgaraiz etortzen zitzaizkion debozio guziek utzi egin zioten eta bere ikasgaiak bake-bakean aurrera eraman zituen.

Sasoi honetan Pedro Fabro eta Frantzisko Xabier (29) Frantzisko Xabier Nafarroako sendi argiko semea zen, eta haren sendiak Carlos V.aren aurka gudatzen zuen, Iñigo Iruñean zauritu zutenean maisuekin hitzegiten zuen; hauek gero, ejertzizioen bidez, Jainkoa serbitzeko irabazi zituen.

Kurtsoaldi hartan, ez zuten hura lehen bezala pertsekutzen.

Eta gauza honetaz behin Frago doktoreak zera esan zion, harritu egiten zela hain bake zebilelako, inork ere zirikatu gabe.

Eta hark zera esan zion: Arrazoi honengatik da, Jainkoaz inori hitzegiten ez diodalako.

Baina kurtsoa bukatu ondoren, ohiko gauzara itzuliko gara.

83. Eta biak hizketan ari zirela, fraile bat alderatu zen, eta Frago doktoreari etxe bat aurki ziezaiola eskatu zion, bera zegoen ostatuan asko hil bait ziren, eta izurritez hil zirela uste zuen, orduan Parisen izurritea hasten bait zen.

Frago doktoreak eta erromesak biek etxea ikustera joan nahi izan zuten, eta gauza hartan asko zekien emakume bat eraman zuten, eta, hark, etxean sarturik, izurritea zela esan zuen.

Erromesak ere sartu nahi izan zuen, eta, gaiso bat aurkiturik, kontsolatu egin zuen zauria eskuaz (...).